XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gazte ta sasoikoena bera zegoen.

Baña besterenak ere min ematen zion.

Iñori etzion itzik aipatu.

Baña lagunen artean bazebillen naiko kezka: bazutela norbait kontrabando-bidean ixpi egiten ziena, ta eziñean zebiltzanak garbitzen zituena, Basajaunaren aginduz noski.

Andik aurrera, Dardar eskaxenaren urbil xamar ibilliko zan, ea ezer ikasten zuen.

Urrengo urtean, irugarrena.

Ta sei urte zeramazkien kontrabandoan Joxe Iñaxiok.

Ez zaarra zalako.

Baña aula, erdi gaixo zebillena.

Ta gazte ta sasoiko talde bat geratu zan.

Baña Dardarrek karraxia entzun zuen; eta aballa bizian, igesi joan bearrean, laguntzera joan zitzaion.

Bai iltzallea ikusi ere.

Dardarren urratsak nabaitu zituenean, besteak igesari eman zion.

Berreunen bat metrora, pago baten ondotik zeletan jarri zitzaion.

Arratsa izan arren eta urruti xamar, illargi bikaña baizegoen, ura etzan besterik: Bibote-Aundi.

- Ea demonio orrek ortarako utzi zuen kontrabandoa!.

Bizkarretik sartu ta bularretatik aterea zeukan puñalaren zuloa.

- Aula ta gaixoa zala... Alare, ez da txantxetan ibilli....

Nork il ote du? Ezpairik gabe, Bibote-Aundik.

Onekin baditu iru eriotz sei urte auetan.

Argiñak esan zionez, etzuela amabost metrotik tirata, puñalarekin utsik egiten....

Zeramazkien diru pixarrak kendu zizkion, alargunari emateko, ezaguna zuen-ta.

Beste lagunak baño ondotxoz beranduago etorri zan.

Lagunak urduri zeuden, azkeneko biak palta ziran oraindik-eta.

Noizbait, eraso aurreko trumoi illunaren gisa, an azaldu zan.